XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ERROMERIA

Bestalde, Zarauzko festa eta kultura eskaintza asekaitzenen gustokoa da, eta probintzia guztiarentzat puntu erakargarri bat.

Pintura, eskultura, zeramika, argazkigintza eta beste hainbat erakusketa ez dira falta izen handiko galeriatan.

Nazio mailan ere ospe handikoak dira zeramika eta eskultura bienalak eta urtero antolatzen diren musika ekitaldiak.

Zarautzen ostatu eskaintza zabala eta mota guztietakoa da, hotelak, ostatuak, apartamentuak, alokatzeko pisuak eta Talaimendiko maldan, hondartzatik metro gutxitara, kokatutako bi akanpaleku.

Aterpetxe bat ere badugu bisitarientzat.

Gainera, Zarautz inguru pribilegiatu batean kokatzen da, Euskal kostaldearen erdi erdian, bere gastronomia eta edertasunaz aparte (...).